ASTEKO KRONIKA.

(2014ko abuztuaren 28an).

 

 

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            JOKATUTAKOA: 2014ko Bilboko Aste Nagusia Tximista Xakeko Banakako Txapelketa.

 

            2013ko abuztuaren 21ean jokatu da (osteguna), Bilbon (Bizkaia). 5 minutuko 10 txanda izan dira, 34 jokalarirekin.

 

            90 jokalari aritu dira lehian. Sailkapena horrela geratu da:

 

1)    Asier Gonzalez Pereira (Bizkaia, Euskal Herria) (2.045) – 8’5 puntu.

2)    Bruno Villanueva Arguinberri (Bizkaia, Euskal Herria) (2.006) – 8 puntu.

3)    Aitor Alcaide Luque (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.200) – 7 puntu.

 

            Informazioa: “http://chess-results.com/tnr143187.aspx?lan=2&art=1&turdet=YES&wi=821  webgunean.

 

            JOKATUTAKOA: Cintruénigo Herria Tximista Xakeko VIII. Torneoa.

 

            2014ko abuztuaren 22an (ostirala) jokatu da, gaueko 9etatik aurrera, Cintruénigo herrian (Nafarroa, Euskal Herria), 7 txandatan. 5 minutuko partidak izan dira. Eloko 2.250 baino gutxiagoko jokalarientzako torneoa zen.

 

            64 jokalari lehiatu dira. Sailkapena horrela geratu da, goiko aldean:

 

1)    Javier Marchena Hurtado (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) (2.231) – 6’5 puntu. (100 euro eta trofeoa).

2)    Luis M. Fuster Garcia (Zaragoza, Espainia) (2.195) – 6 puntu. (80 euro).

3)    Jose Javier Galarreta Garcia (Corella, Nafarroa, Euskal Herria) – 6 puntu. (60 euro).

4)    Luis David Jimenez Almeida (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 5’5 puntu. (40 euro).

5)    Pedro Viñal Gutierrez (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 5’5 puntu. (20 euro).

6)    Mikel Ortega Lopez (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 5 puntu.

7)    Angel Vilchez Gonzalez (Antsoain, Nafarroa, Euskal Herria) – 5 puntu.

 

Gonzalo Mombiela Martinez 9. postuan sailkatu da, 5 puntuz. Patxi Sesma Rubio 38. postuan, 3 puntuz.

 

            Informazioa: “http://www.ajedrezalfaro.com/Torneos/T2013_14/Noticias/VIII%20Villa%20de%20Cintruenigo/Cartel%20VIII%20Torneo%20Ajedrez%20Villa%20de%20Cintruenigo%202014%20d.pdf” eta “http://chess-results.com/tnr141797.aspx?lan=2” webguneetan.

 

            JOKATUTAKOA: Aste Nagusia Xake Aktiboko Nazioarteko XV. Txapelketa Irekia.

 

            2013ko abuztuaren 23an jokatu da (larunbata), goizeko 10etatik aurrera, Bilbon (Bizkaia). 20 minutuko 7 txanda izan dira.

 

90   jokalari aritu dira lehian. Sailkapena horrela geratu da:

 

1)      Alberto Martin Fuentes (Espainia) (2.327) – 6’5 puntu.

2)      Alejandro Ruiz Gomez (Espainia) (2.411) – 6 puntu.

3)      Maximo Javier Cuero Reid (Bizkaia, Euskal Herria) (1.843) – 6 puntu.

4)      David Astasio Lopez (Araba, Euskal Herria) (2.403) – 6 puntu.

5)      Aitor Alcaide Luque (Gipuzkoa, Euskal Herria) (2.200) – 5’5 puntu.

6)      David Martinez Pelaez (Bizkaia, Euskal Herria) (1.956) – 5’5 puntu.

7)      Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia, Euskal Herria) (2.219) – 5 puntu.

 

            Sariak lehenengo bost jokalariek jaso badituzte ere, askoz opari gehiago banatu dira.

 

            Informazioa: “http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140823AsteNagusia-info.pdf” eta “http://chess-results.com/tnr143245.aspx?lan=1&art=1&rd=7&wi=821&turdet=YES

 webguneetan.

 

            JOKATZEKOA: Orvinako XXIX. Xake Torneoa.

 

            2014ko abuztuaren 30ean jokatuko da, goizeko 10 eta erdietatik aurrera, Uharteko Itaroa Merkatal Gunean (Nafarroa, Euskal Herria). 5 minutuko partidak izanen dira. Taldekako torneoa da, 3 mahaitan jokatzekoa.

 

            Sariak: 250, 150, 100 eta 50 euro lehenengo lau taldeentzat, hurrenez hurren.

 

            13 talde izanen dira lehian: Espainiako Sabiñanigo Xake Taldea eta Sociedad Ajedrecística Logroñesa taldeekin batera, Nafarroako 11 talde: Arrano Elkartea (Iruñea), Orvina (Iruñea), Mikel Gurea (Burlata), Mikel Deuna (Burlata), Peralta A (Azkoien), Peralta B (Azkoien), Oberena (Iruñea), Paz de Ziganda (Burlata), Santa Ana (Tutera), Txantrea (Iruñea) eta Ezkaba (Iruñea).

 

Orvina taldea izan zen XXVIII. edizioko irabazlea.

 

            Arratsaldean Eskola adineko Xake Torneoa jokatuko da, banaka.

 

            Informazioa: “http://www.clubajedrezorvina.com/Foro.aspx?postid=7292#7292” webgunean.

 

            JOKATZEKOA: Hondarribiko Gaztelua Xake Aktiboko IV. Txapelketa.

 

            2013ko abuztuaren 31n jokatuko da (igandea), goizeko 9 eta erdietatik aurrera, Hondarribiko Karlos V. Paradorean, Tapizen Aretoan (Arma Plazan).

 

            20 minutuko 6 txanda izanen dira.

 

            2013ko irabazlea Alejandro Hoffman argentinarra izan zen.

 

            Informazioa: “http://marlaxkaxake.com/2014/08/05/abierta-la-inscripcion-para-el-4o-torneo-activo-de-ajedrez-castillo-de-hondarribia/” webgunea.

 

            JOKATZEKOA: Arrano Elkarteko XVII. Xake Txapelketa.

 

            2014ko irailaren 1etik 5era jokatuko da, arratsaldeko 5etatik 9ak arte, Iruñeko Arrano Elkartean (Redin kalea, 2). Xakelari euskaldunentzat da (euskaraz hitz egiten dutenentzat, alegia).

 

            2 orduko partidak izanen dira, 5 txandatan. FIDE eta Euskal eloetarako balio du.

 

Parte hartzeko, Joseba Otano deitu beharra dago (630 54 40 26). Baita ere posta elektronikoz egin daiteke izen ematea, helbide honetan: “josebaotano@ono.com”. Izena emateko epea 2014ko abuztuaren 31n amaituko da.

 

            Parte hartzeko 5 euro ordaindu beharra dago. 14 urtez azpikoentzat, ordea, dohainik izanen da.

 

            2013ko irabazlea Mikel Ortega Lopez nafarra izan zen.

 

           

 

 

 

Informazioa: “http://www.ajedrezvasco.com/torneos/140901Arrano-info.pdf” webgunea.

 

2014-08-28.

Iturria: Internet.